Museoa

Naturaz inguraturiko aparteko paraje batean dago Aikur, eta bertan erleen bizimodu miragarria nolakoa den jakin ahal izango duzu. Haien historiaren eta produktuen jatorriaren eta erabileraren berri emango dizugu, eta erlezaintzak ez du zuretzako sekreturik izango Aikurrera etorri ondoren.

Museoak bi solairu dauzka, eta horietako bakoitzean hainbat arlo lantzen ditugu.

· BEHEKO SOLAIRUA

Hiru arlo tematiko bereizi ditugu.

 

lora
ERLEZANTZA ETA POLINIZAZIOA
Lauburu
 MITOLOGIA ETA HISTORIA

 

palo post

PRODUKTUAK

 

Garai batean Euskal Herrian erlezaintzarako erabili zituzten erlauntzak eta lanabesak nolakoak ziren ikus daiteke, batetik, solairu honetan. Bestetik, erleek ekosistemaren biziraupenean duten garrantziaren berri emango dizugu. Eta, azkenik, erlezaintzatik eratorritako produktuak zeintzuk diren jakingo duzu, gaur egungo erlezaintza ezagutuz; museoan barrena egindako ibiliaren amaieran, gainera, Euskal Herriko hainbat ezti dastatzeko aukera edukiko duzu.

 

argazki-mosaikoa1
· GOIKO SOLAIRUA

Erleen bizitza bere osotasunean jaso dugu eta bi ataletan banatu.

 

Erlea bertatik bertara
ERLEAK BERTATIK BERTARA

panala

ERLEEN BIZITZA

Erleen antolaketa eta haien arteko komunikazio molde konplexuak ulertu ahal izango dituzu, teknologia berrienak erabiliz.

Erleen bizitza ulertzeko ezinbestekoa da haiek bertatik bertara ikustea, eta, horretarako, behaketarako propio prestatutako bi erlauntza dauzkagu. Erle erregina nolakoa den deskubritzeaz gain, eztia, polena eta erlauntzako beste hainbat produktu nola sortzen eta biltegiratzen dituzten ikusiko duzu erlauntza horietan, eta erleek komunikatzeko erabiltzen duten modu konplexua ulertuko duzu, gainera.

Bestetik, erleek egindako abaraska naturalak ikus daitezke kristalezko kutxa batean; hau da, gizakiak patroirik jarri gabe eginak, naturan egingo lituzketeen modura. Intsektu hauek zuzen-zuzenean behatzeko aukera paregabea edukiko duzu, beraz.

argazki-mosaikoa2
ORDUTEGIA
erlojua4
BISITA GIDATUAK 1. BISITA 2. BISITA
LARUNBATAK 11:00 12:30
IGANDEAK 11:00 12:30
JAIEGUNAK 11:00 12:30

EGIN EZAZU HEMEN ERRESERBA

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Gaia

Mezua

· BISITA GUZTIETAN ERRESERBA AURREZ EGIN BEHAR DA

 

· ASTE EGUNETAN TALDEAK  BAKARRIK

 

· BISITA BEREZIAK + TAILERRAK. INFORMAZIOA HEMEN (NATUR ESKOLA BIZIA)
museo-logo2