Polena

Polena

9,00

Agortuta

  • Azalpena
  • Informazio Gehigarria

Polena, erleek loreetatik biltzen duten elikagai proteikoa da. Erleak  atzeko hanketan dituen zakutxoetan biltzen du polena  eta  ondoren beren larbak elikatzeko erabiltzen dute. Erlea erlauntzan sartzera doanean, polen tranparen laguntzaz jasotzen degu polena eta lehorgailuan, duen gehiegizko hezetasuna kendu ostean, zuzenean ontziratu egiten degu.

Polenak, giza gorputzak behar dituen oinarrizko elementu guztiak ditu eta gainera proportzio egokian. Proteína eta fibra iturri aberatsa da eta gorputza indartzeko oso egokia.

Gipuzkoan, daukagun landare eta zuhaitz aniztasunagatik, polen ezberdin asko jasotzen dute erleek. Aikurren ekoizten dugun polena kutsadurarik gabeko inguruetatik jasotzen dugu eta batik bat larrarena(sasia) eta gaztainarena da. Larraren kasuan gris koloreko polena izango da eta gaztainaren kasuan berriz horia.

Polena kontsumitzeko hainbat modu dago. Egokiena goizean baraurik goilarakada bat hartzea da baina beste modu askotara ere hartu daiteke, yogurtean nahastuta, entsaladan…

Pisua 0,25 kg

Polena (ekologikoa | 250 gr.). Gipuzkoako basoetan ekoizitako polena, gehienbat laharra eta gaztainarekin.