Propolia (15cc)

Propolia
(15cc)

7,20€

Propolia (ekologikoa | 15cc): Propolia alkohol disoluzioan.

  • Azalpena

Propolia erleek hainbat landare kimuetatik biltzen duten gai erretxinatsua da. Landareek euren kimuak onddo eta bakterien aurka babesteko erabiltzen duten erretxina erleek haien atzeko hanketan jasotzen dute erlauntzara garraiatu ahal izateko. Bertan argizari eta listu sekrezioekin nahastu ostean sortzen da propolia.

Erleek erlauntzako zuloak tapatzeko, erlauntza esterilizatzeko edo erlauntza barrura sartu den etsaia momifikatzeko erabiltzen dute.
Gizakiontzat ere oso onuragarriak diren propiedadeak ditu propoliak eta hainbat gaixotasuni aurre egiten lagunduko digu. Antibiotiko natural bat da eta propiedade antibakteriano eta antioxidatzaileak ditu beste propietate batzuen artean. Gure artean propoliaren erabilera asko hedatu da eztarriko infekzioen aurka, ahoko zauriak sendatzeko eta onddoen aurkako tratamentu gisa.

Propolia produktu solidoa da. Erabilera errezteko alkoholetan disolbatuko degu, propoli tintura lortuz. Aikurren, zertifikatutako alkohol ekologikoa erabiltzen degu eta propolia ere erlauntza ekologikoetatik ateratzen degu.

Propolia (ekologikoa | 15cc): Propolia alkohol disoluzioan.