Salmenta baldintzak eta Ohiko galderak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Komertzio Elektronikoaren Ekainaren 11ko 34/2002 legearen 10. artikuluan jasotzen den informazioa emateko beharra betez, jarraian ondorengo datuak ematen dira: Web domeinuaren jabea den enpresa Miren Josune Epelde Oruesagasti da, Labeaga 12-2F Urretxu, 20700 (Gipuzkoa) helbidearekin, 15348058-C NAN zenbakiarekin. Webguneko kontakturako helbidea: aikur@aikur.eus

Bere aldetik edo eskubideak beste bati lagata, bere webguneko jabetza intelektual eta industrial guztien eskubideen jabe da Aikur; eta baita bertan jasotzen diren elementuena ere: izenburu-eslogana, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwarea eta testuak, marka eta logotipoak, kolore konbinaketak, estruktura eta diseinua, erabilitako materialen erabilera, sarbidea, erabilera… Horiek denak Aikurren jabetzakoak dira edota berak aukeratutako beste batenak edo batzuenak.

Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualaren Legearen 8 eta 32.1 (bigarren parrafoa) artikuluetan jasotzen denez, guztiz debekatuta daude komertzio helburuekin egindako webgune osoaren edota honen zatien erreprodukzioa, distribuzioa eta komunikazio publikoa, eskura jartzearen modalitatea barne, edozein formatutan eta edozein medio tekniko erabiliz, baldin eta Aikurrek baimenik ematen ez badu.

Erabiltzaileak Aikurren Jabego Intelektualaren eta Industrialaren titulartasuna errespetatuko du. Webguneko edukiak ikusi eta inprimatu ahal izango ditu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste gailu fisikoren batean gorde, betiere bere erabilera pertsonalerako eta pribaturako denean. Erabiltzaileak debekatuta du Aikurren orrialdeetan instalatuta egon daitekeen segurtasun edo babes sistema oro ezabatzea, aldatzea, saihestea edo manipulatzea.

Webgunean ikusgai dauden produktuen jabe da Aikur. Guk geuk egindakoak dira, eta produktu ekologikoen zein Eusko Label ziurtagirien kalitate bermea dute. Produktu bakoitzari buruzko informazio zehatza bildu dugu webgunean.

Prezioak BEZa barneratzen du eta bidalketa gastuek bidalketa estaltzen dute.

Stock-ean dauden produktuak soilik erosi ahal izango dira. Stock-ean ez dagoen produkturen bat erosiko bazenu, dirua itzuliko genizuke.

Aikurrek 24-48 orduko epean entregatzen ditu produktuak. Eskaria posta elektronikoz baieztatu ondoren hasiko da epea.

Erabiltzaileen datuak segurtasunez jasotzeko eta babesteko, webgune honek SSL protokoloak erabiltzen ditu.

Eskaria webgune honen bidez egin beharko da, eta erabiltzeak adierazitako lekuan entregatuko dugu, baldin eta helbide hori bidalketa baldintzetan onartutako lurraldean badago.

Erositako produktuarekin gustura ez baldin bazaude, jarri gurekin harremanetan, mesedez, produktua jaso ondorengo hamalau egunetan.

Erosketaren dirua itzuliko dizugu (ez, ordea, bidalketa gastuena), betiere produktua bidali genizun baldintza berberetan itzultzen badiguzu; kontsumitua izan denaren zantzurik edo bestelako kalterik gabe, alegia.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2011ko urriaren 25ean onartutako 2011/83/UE direktiba bere egiten du Espainiako legeriak, eta, beraz, bezeroak bere atzera egiteko eskubidea erabil dezake arrazoia/ak justifikatu gabe eta zigortua izateko arriskurik gabe, produktua jaso zuen egunetik hasita hurrengo hamalau egunetan. Zerbait itzuli nahiko bazenu, posta elektroniko bidez jarri gurekin harremanetan, mesedez: aikur@aikur.eus

Aikurrek ondoko baldintzak betetzen dituzten itzultzeak soilik onartuko ditu.

  • Produktuak jatorrizko bilgarria eta etiketa mantendu behar ditu.
  • Produktua jasotako Aikurren kaxa berean itzuli beharko da, edo, bestela, itzultzea egoera onean gertatuko dela bermatuko duen antzeko formatu batean.
  • Produktuaren entregako emate-agiriaren kopia bat sartu kaxan, itzultzearen arrazoia azalduz.

Aipatutako arrazoiekin zerikusirik ez duen motiboren batengangatik produktua itzultzea eskatuko balitz, Aikurrek zenbateko guztia itzuliko du, bidalketa gastuak kenduta.

Jarraipen zenbaki bat izanik, bidalketak lokalizatu ahal izango dira. Atzerapena edo galera gertatzen den kasuetan, dagokion erreklamazioa egin ahal izango diogu Envialia enpresari (www.envialia.com).

Atzerapena edo galera kanpoko faktoreek eragindakoa denean (posta zerbitzuen grebak, segurtasun araudiak, eguraldia…), Aikurrek ez du egoera horiek sor ditzaketen eragozpenen ardura hartuko.

Orrialde honetan zehaztutako baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea du Aikurrek. Kasu horretan, hemen dauden moduan argitaratuko dira. Argitaratuta dauden bitartean izango dira baldintzak baliagarri, eta argitaratuta egoteari uzten diotenean edota moldatzen direnean galduko dute baldintza zaharrek beren balioa.

Espainian indarrean dagoen legearen araberakoa izango da Aikurren eta erabiltzaileen arteko harremana, eta edozein gatazka epaitegietara eramango da.