Udazkeneko milalorea (Ekologikoa / 1kg)

Udazkeneko milalorea (Ekologikoa / 1kg)

13,00

  • Azalpena

Eztia, erleek sortzen duten elikagai gozo bat da. Erleak, loreetako nektarra edo landareetako mielatoak  xurgatu ondoren digeritu egingo ditu eta hezetasun egokia lortzen duenean sortzen da eztia.

Eztia ateratzeko moduan dagoenean, erlauntzatik jaso eta zentrifugazio bidez erauzi egiten dugu. Ezti batzuk zuzenean poteetan sartzen ditugu (likidoak) , inolako produkturik gehitu gabe eta batere berotu gabe. Azkar kristalizatuko diren eztiak berriz krematu egingo ditugu. Eztiak, bere prozesu naturalean kristalizatzeko joera du eta fenomeno naturala da.

Ezti kristalizatuak ez du inolaz ere kalitaterik galtzen baina sarritan erabilera zailtzen du, potean eztia oso gogorra gelditzen delako eta jateko garaian sortu diren kristalak ez direlako atseginak. Zailtasun honi aurre egiteko, eztia hotzean xehetzen dugu eta kristal handiak txiki bihurtu, ezti kremosoa lortuz.

Erleek bisitatu duten loraldiaren arabera, eztiak kolore, zapore eta portaera ezberdinak izango ditu. Normalean udaberriko eztiek kolore argiagoa eta zapore xuabeagoa izango dute(akazia, erromeroa,…) eta uda-udazkeneko eztiek berriz kolore ilunagoak eta zapore fuerteagoak(mielatoak, txilarra,…).

UDAZKENEKO MILALOREA: Arabako mendietan ekoizitako eztia. Lora mota askorekin egindakoa, eskobizoa, haritza, laharra… Eztia krematuta dago