NOR GARA?

Aikur erlezaintza guneak 1995ean ireki zituen ateak, eta erleekin lan egiteaz eta erlauntzako produktuak komertzializatzeaz gain, erleen bizitzaren dibulgazioa ere egiten dugu.

Lenbur Fundazioaren laguntzari esker, Euskal Herriko erle museo inportanteena ere bada Aikur, 2007az geroztik. Erleen bizitza nolakoa den, erlauntzako produktuak zeintzuk diren eta erleek ekosisteman zein garrantzia duten azalduko dizugu. Tradizioa eta modernitatea uztartzen ditugu 280 metro koadroko gunean. Alde batetik, erlauntzei eta aspaldiko lanabesei egin diegu tokia, eta, beste aldetik, argi-panelei eta pantaila ukigarriei, esaterako. Museoan ibilia egin ondoren, erlezaintzaz jakin beharreko guztia jakingo duzu

Alderdi dibulgatiboa lantzeaz gain, erlauntzatik zuzenean jasotako eta kalitate ziurtagirien bermea duten produktuak ere eskaintzen ditugu: Funtsezko produktua eztia da, noski, baina propolia, kandelak, argizaria eta polena ere eskuragarri dituzue Aikurren bertan eta webgune honen bidez erosteko aukera ere baduzu, gainera.

GURE PRODUKTUAK

Basoko eztia (ekologikoa / 0,5kg)
7,50
Basoko eztia (ekologikoa / 1 kg)
12,50
Gipuzkoako Milalorea (ekologikoa|0,5 Kg)
8,00
Gipuzkoako Milalorea (ekologikoa|1 Kg)
13,00
Hiru Belar ukendua (35cc)
4,00
Hiru Belar ukendua (65cc)
6,00
Intsusa ukendua (35 cc)
4,00
Intsusa ukendua (65cc)
6,00
Nafarroako Milalorea (ekologikoa|0,5 Kg)
8,00
Nafarroako Milalorea (ekologikoa|1 Kg)
13,00
Propolia (30cc)
11,50
Propolia (15cc)
7,20
Txilardun basoko eztia (ekologikoa / 0,5kg)
8,00
Txilardun basoko eztia (ekologikoa / 1 kg)
13,00
Udazkeneko milalorea (Ekologikoa / 0,5kg)
8,00
Udazkeneko milalorea (Ekologikoa / 1kg)
13,00

KONTAKTATU GUREKIN

Santa Barbara z/g 20700 Urretxu (Gipuzkoa)
609 15 61 82 (Produktuak)
Pop Up WordPress Plugin